Benedict Joseph "Ben" Chifley (Bathurst, Hegoaldeko Gales Berria, 1885eko irailaren 22a - Canberra, 1951ko ekainaren 13a) Australiako 16. lehen ministroa izan zen. Eskola utzi ondoren tren-gidari gisa lan egin zuen. Politika hasi aurretik nabarmendu zen sindikatuan. Alderdi Laboristako kidea, 1928an aukeratu zuten lehen aldiz diputatu, eta James Scullinek izendatu zuten Defentsa ministro. Ez zuen lortu 1931n berriro diputatu hautatua izatea. 1940an lortu zuen eta John Curtinek Finantza ministro izendatu zuen. Curtin 1945eko uztailean hil zen eta Chifleyk Frank Forde behin-behineko lehen ministroa garaitu zuen alderdiaren lidergoaren borrokan. Lehen ministro gisa zin egin zuen 1945eko uztailaren 13an eta herrialdera lideratu zuen Japoniaren aurkako garaipenean eta gerraostearen berreraikuntzan. Erreforma sozialak ezarri zituen eta ongizate-estatua handitu zuen. 1946an berrautatu zuen baina 1949an Robert Menziesekin galdu zuen. Alderdi Laboristaren buruzagia izaten jarraitu zuen 1951n hil zen arte.